Orioko Herri Ikastola, eraldaketa prozesuan erreferentziazko ikastola da eta horren adibide dira bai Galestik eta bai Donostiako ikastolatik etorritako bisitak. Galeseko bisitak interes nagusia hizkuntzaren trataeraren eta euskararen inguruan ikastolak egin duen ibilbidea jakitea zen. Bestetik, Zurriolako ikastolak pertsonaren ereduan eta hezkuntzaren eraldaketan eguneroko martxan txertaketa ikusi nahi izan zuten: Proiak, GPS saioak, ekin zirkulazioa eta guzti honi zentzua ematen dion marko teoriokoa.
Bangor (Gales) unibertsitateko Soziolinguistika saileko bi irakasle eta bi posgraduko ikasleen bisita izan genuen. Euskal Herrian 5 egun ematen ari dira eta besteak beste Ikastolen Etxea, gure ikastola, Oteitza Lanbide Heziketa, Unibertsitatea, Soziolinguistika klusterra, UEMA, Kontseilua bisitatu dituzte. Hizkuntzarekiko atxikimendua sustatzen dituzten estrategiak Galesen eta Euskal Herrian ikertzen ari dira.
Zurriolako ikastolako zenbait irakasle ere izan ditugu aste honetan. Hauen helburua, pertsona eredua zentru hartuta, hezkuntzaren eraldaketaren markoan egunerokotasuneko martxa ikustea zen.