Aste honetan kanpo espazioaren inguruko gogoeta kolektiboaren beste mugarri batera iritsi gara. Azken saio honetan Ikas-komunitate guztiak planteatutako erronkei erantzuten saiatu ginen modu pragmatiko batean. Bertan, Ikastolako lagile, guraso eta ordezkariak bidu ginen
Saioa oso aberasgarria izan zen eta bertan, gure kanpo espazioek dituzten erronkei irtenbide bat bilatzen saiatu ginen eta gogoeta sakona egin genuen denon artean. Hala ere, azpimarratzekoa da, egindakoa soilik hausnarketa izan dela eta oso baliagarria izan dela Ikastolarentzat.
Hausnarketa kolektibo honen txostenaren aurkezpena Tipiko aholkulariak egingo du abendua aurretik egingo den hurrengo bileran. Modu honetan, udalak irekiko duen ideien lehiaketan aurkeztuko diren proiektuak baloratzeko baliagarria izango zaigu eta herritar moduan aukeratzeko prozesuan parte hartzeko.
Eskerrik asko zuen parte-hartzeagatik, izugarri aberasgarria izan baita denontzat. Herritik eta herriarentzat egiten dugulako gara Ikastola, Orioko Herri Ikastola.