Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Orioko Herri Ikastolako bost irakasle Arizmendi Ikastolako Almen gunean izan dira PROI (Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza) sakontze saioetan aste batez.

2023/11/23

Ikastolak orain dela urte batzuk jarri zuen martxan eraldaketa pedagokikoa. Eraldaketa pedagogikoa eta arkitektonikoa biak martxan daude HH eta LHko eraikinetan baina ez oraindik DBHn. Bide honekin jarraitzeko, uda honetan egingo dute obra DBHko eraikinean eta horrela, hurrengo ikasturtean jarriko da dena martxan DBHn. 


 

Guzti honek ondo funtziona dezan, ezinbestekoa da gure irakasleak ere eraldaketa pedagogiko honi begira trebatzea; landuko ditugun edukiak modu integratuan garatzeko, testuinguru erreal bat sortu eta ikasleen bitartez eraldaketa sozial bat lortzeko. 

Saioak Arizmendi Ikastolako Almen gunean (Eskoriatza) egin dira, Mireia Muruamendiaraz eta Unai Legardaren eskuti. Bertan, gure irakasleek PROI bat zertarako eta zergatik egiten den eta diseinatzen ikasi dute. 

Saioak Arizmendi Ikastolako Berrikuntza Pedagogikoaren arduradunen taldeko Mireia Muruamendiaraz eta Agurtzane Mugikak bideratzen dituzte eta ikasleek, kasu honetan gure irakasleek, pausoz pauso diziplinarteko PROI bat sortu behar dute.


 

Orioko Herri Ikastolako bost irakasle Arizmendin PROI sakontze