Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

3x3 festa solidarioa

2023/11/24

Beste urte batez, eta 14. aldiz iada, Orioko Herri Ikastolak ZAST saskibaloi klubarekin batera  eta udalaren laguntzaz,  saskibaloiko 3x3 festa antolatuko du Orioko San Nikolas festen programaren barruan. Hasiera batean saskibaloia bultzatzeko lehiaketa zena, gaur egun festa solidario bihurtu da. Topaketa hau LH3tik DBH4 bitarteko haur eta gazteentzat izango da. 

Aurten ere, abenduaren 8an jokatuko da eta izena emateko baldintza bakarra, egingo den janari bilketarako eskatuko den janaria ekartzea izango da. Honez gain,egunean bertan, borondatezko ekarpen ekonomikoak ere onartuko dira. Modu honetan, saskibaloiaz eta kriolaz gozatzeaz gain behar gehien dituztenei laguntzeko gure aletxoa ere jarriko dugu. Emaitzen gainetik, jai giroa eta solidaritatea protagonista izatea nahi dugu!

Ohi bezala, izena eman ahal izango da internet bidez,  galdetegi hau beteta eta baita Karela kiroldegira bertaratuta ere. Animatu!

 

3x3 festa solidarioa