Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Heziketa digitala LHko ikasleentzat

2023/11/24

Pantailak modu osasuntsuan erabiltzeko formazioa izan dute LHko ikasleek. Heziketa digitala ezinbestekoa iruditzen zaigu Orioko Herri Ikastolan eta badira urte batzuk geletan tutoreek lantzeaz gain Mac Sonrisas elkarteko hezitzaileek ere formakuntza ematen dietela ikasle zein gurasoei. Azaroaren 21arekin, Lehen Hezkuntzako 3. mailatik hasi eta LH6ko ikasle guztien geletan izan da Mac Sonrisas elkarteko hezitzailea.

Adin bakoitzari egokitutako edukiak landu ditu gela bakoitzean. LH3 eta LH4n online munduan seguru eta era pribatu batean jolasteko irizpideak eman dituzte. Gerturapen desegoki baten aurrean nola blokeatu ere ikasi dute. LH5, berriz, aurreko gaiez gain, ezezaguna noiz arte den ezazagun, zer den pribatutasuna, informazio pribatua, erabilera eta denbora mundu digitalean landu ditzute. Eta, bukatzeko, LH6n pantailen erabilera osasungarria. Jarraitzaile eta lagunen desberdintasuna, bideo jolasak guk denbora gehiago pasatzeko erabiltzen dituzten teknikak, e.a landu diutzte. Gaur egungo munduan erabat beharrezkoak diren gaiak landu dira aste honetan gelan eta, lantzen jarraituko da, pantailek presentzia handia baitute denon bizitzan.

 

Heziketa digitaleko saioak