Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Orioko Herri Ikastolako zuzendariak Berlingo Erasmus Formazio aberasgarri batean parte hartu zuen urrian

2023/11/24

Formazio iraunkorra hezkuntza hobekuntzen oinarri nagusietako bat da. Horrela, Erasmus programak Orioko Herri Ikastolako zuzendariari aukera bikaina eman dio lan egiteko modu desberdinak ikasi eta irakaskuntzaren kalitatea aberasteko.

Duela gutxi Berlingo formazioak Europako leku askotako hezkuntza profesionalak batu zituen, Italiako eta Txekiar Errepublikako ordezkariak besteak beste. Topaketa, espazio aberats bihurtu zen esperientzia eta perspektibak partekatzeko, ezagutzak eta metodologiak trukatzeko.


Formazio honetako gai nagusia 4Cak izan ziren: sorkuntza, komunikazioa, lankidetza eta pentsamendu kritikoa. Oinarrizko zutabe hauek zuzenean lotuta daude Ikastolako hobekuntza prozesuarekin;  gaitasun hauek hezkuntza kalitatea hobetzeko ezinbestekoak baitira egun.


Gainera, esperientziak ikastetxeen arteko harremanak eta kontaktuak trukatzeko aukera eman zuen eta estrategia eta ikuspegi berriak partekatzeko ezinhobea izan da Amaiaren iritziz.


Esperientzia horretan emandako datuen trukeari esker beste eskola batzuk bisitatzeko aukera ireki zaio Ikastolari eta horrek, Orioko Herri Ikastolan ikasleek duten ikaskuntza-esperientzia aberasteaz gain, hezkuntza-esparruan ikuspegi berriak garatzen lagunduko du.


Orioko Herri Ikastolak hezkuntzarekin duen konpromisoa indartu egiten dute Erasmus programak eskaintzen dituen aukera horiek, etengabeko bilakaera duen eta hezkuntza eta kultura esperientzia berrietara irekita dagoen ikaskuntza-giroa sustatuz.

Orioko Herri Ikastolako zuzendariak Berlingo Erasmus Formazioan