Hik Hasik antolatutako jardunaldietan izan ginen Haur Hezkuntzako hezitzaileak.
Anna Lunak eman zion hasiera jardunaldiari eta behaketaren garrantziaz, bere helburuez eta hezitzaileon begiradak haurrengan duen garrantziaz jardun zen besteak beste.
Gero Huheziko irakasle eta ikerlari diren Itziar Arregi eta Eider Salegiren txanda izan zen. Azken hau gainera etxekoa genuen eta hauekin ere gozatu ederra hartu genuen ebaluazioaren ikuspegi aldaketaz jardutean. Haurra ebaluatzetik, testuingurua ebaluatzera pasatzeko gako garrantzitsu batzuk eman zituzten eta burua astianduarazi ziguten.
Azkenik San Fermin ikastolakoak beraien eraldaketa pedagogikoaren berri eman zuten.
Gustura egon ginen eta jarrai dezagun formatuz hezkuntzan eragiten.