Gure irakasle ohia den Demetrio Esnaolak Ruandarekin harreman estua izan du beti bere anaiari esker. Hau urte askotan zehar aritu zen lanean misiolari gisa bertan eta Demetrio sarritan joaten zitzaion bisitan. Hau horrela, gure ikastolak beti izan du harreman berezia Ruandako Gihara ikastolarekin.
Urte honetan ere, tonbolan, Santa Eskean eta Gabon Eskean ikasleek lortuko duten dirua Demetriori emango zaio Giahara ikastolara bidali dezan. Aurrerago kontatuko digute zertarako erabiliko duten han dirua!
