Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

DBH 4ko ikasleak Emakumeen Indarkeriaren Aurkako Eguneko arduradun

2023/12/01

DBH 4ko ikasleak Emakumeen Indarkeriaren Aurkako Eguna antolatzeko ardura bere gain hartu zuten. Emakumeen Etxean batzen ziren arratsaldetan eta beraien bizipenak partekatzeaz gain, egun horretako ekimena diseinatu eta antolatu zuten. Beraiekin hitz egiteko astia izan dugu izan dugu.

  1. Zertan ibili zarete emakumeen etxean? 

Emakumeen etxean, emakume guztiok egunerokoan sufritzen dugun indarkeriataz hitz egin egin genuen eta gure bizipenak elkarbanatu genituen. Ondoren, azaroaren 25a antolatzeko proposamena egin ziguten emakumeen etxeko arduradunek. 

  1. Nola gerturatu zinaten beraiengana?

Emakumeen etxekoak etorri ziren ikastolara gurekin hitz egitera. Emakumeen etxea irekiko zutela eta bertara hurbiltzeko gonbidapena luzatu ziguten DBH4ko neskei.

  1. Nola atera zen icebergaren ideia?

Guri iruditzen zitzaigun azaroaren 25ean plazara joan arren ez genuela lortzen benetan jendeak kontzientzia hartzea arazo honen aurrean eta ezertarako ez zuela balio sentitzen genuen. Beraz, zerbait desberdina egin nahi genuen eta agian telebistan hainbeste entzuten ez diren indarkeria motak aipatu genituen gure artean. Horretan genbiltzala, icebergaren dinamika egin genuen gure artean eta  iruditu zitzaigun egokia zela hori plazan egitea. Denok bisualki argi ikusteko emakumeok jasaten dugun indarkeria egunerokoan.

  1. Zer ikasi duzue?

Besteak kontzientziatu nahi izateko bide honetan guk ere asko ikasi dugu. Guretzat ere oso aberasgarria izan da. 

  1. Nola sentitu zarete esperientzia honetan?

Oso ondo. Hasiera batean gure ikastolakoak ez diren beste neskak oso urruti ikusten genituen eta uste genuen zaila egingo zitzaigula beraiekin hainbeste partekatzea. Baina behin elkartuta konturatu ginen denok sufritzen dugula jazarpen berdina eta segituan ireki ginen gure artean. Egia esan, toki oso seguru batean geundela sentitu genuen. 

 

DBH 4ko ikasleak Emakumeen Indarkeriaren Aurkako Eguneko arduradun