Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Euskarak behar gaituelako

2023/12/01

Urte guztian ematen diogu garrantzia euskarari gure ikastolan, gure helburu argietako bat euskara babestea baita eta horretarako erabileran, kalitatean eta normalizaioan eragin nahi dugu. 

Inoiz baino gehiago egin nahi dugu azpimarra honetan, Orio, euskararen arnasgune bada ere, zer hobetua badugulako. Ikastolak euskararen zaintzan akuilu izan nahi du, ikasleak eta familiak euskaldunduz eta gure hizkuntzarekiko atxikimendua sortzeko helburuz.

Horretan gabiltza gure eguneroko jardunean.

 

Euskararen egunaren atarian, ikasturte guztian zehar egiten ditugun lanak albora utzi gabe, HHtik hasi eta DBHraino, euskararekin jolasten aritu gara. Euskaraz dibertitu gaitezkeela ere badakigulako.

HHn Argitxoren presentzia izan dute, euskara babesteaz arduratzen den iratxoa gometxez jantzi dute, gorri eta berde, dotore dago benetan!Honez gain, bere abestia egunero dabilte ahotan: arri murri zapero, bero, bero, bero…

LHn, urritik hasita Mihiluze lehiaketan aritu dira astelehenero, final handirako egunak kontazen ari dira batzuk.

Gainera, azken astean egunero Argitxok utzitako mezuak irakurri dituzte gela bakoitzean Euskhitzeko ordezkariek. Bere mezuan hainbat erronka proposatu dizkie Argitxok, esaterako, gaitu.eus-en esaldiak grabatzea, makinek ere euskara ikasi dezaten. Gure ikasleen ahotsak entzungo ditugu akaso biharko egunean! Euskal abestiak ere egunero abesten aritu gara. 

DBHn berriz, Berbaxerkan aritu dira astelehenero eta hauek ostiralean jokatuko dute finala.

Honez gain, Spotify-en Orioko Herri Ikastolako kontua sortu eta ikasleei zein familiei galdetuta zerrenda eder bat osatzen ari gara. Gogoratu zerrenda osatzen lagundu dezakezula galdetegi hau beteta

Euskaren eguna ordea ez dugu ikastola barruan bakarrik geratzerik nahi, komunitatean ospatu nahi dugu guretzat garrantzitsua den egun hau eta herriko plazara aterako gara. Bingo musikatuan arituko gara euskal abestiak lau haizetara entzun daitezen eta gainera, kantu jiran euskal abesti batzuk abestuko ditugu elkarrekin. Indarrak hartzeko danbolinean erretako gaztainak ditugu gerturatzen zareten guztiontzat. 

Badugu ostiral honetarako plana, beraz! Zabaldu zuen inguruan! Horretaz gain mezuan dituzue ikastola barruan izango dugu egitarau zabala eta plazan abestuko ditugun abestiak.

 

Eta…adi! Leizezuloa utzi eta akaso Argitxo plazara gerturatuko zaigu haurrei zein familiei kasu egitera…ez galdu!

 

Euskararen eguneko egitaraua