Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Non gogoa han txangoa: Reale Arenara bisita

2023/12/13

Abenduaren 4an, festen atarian, 5.mailakoak Amets bat proiektuko ekintzetan parte hartu zuten. Real Sociedad Fundazioak eskuzabalik hartu zituzten beraien instalazioak erakutsi eta gozatzeko aukera emanez. Ikasleak irrikitaz egon ziren zai eskurtsio eguna noiz iritsiko eta bertan gozatu ederra hartu zuten. Instalazioak ikusi, aldagelak bisitatu, jokalarien jangelan egon… dena gogoan hartu nahian ibili ziren. Goizaren zati bat Real Arena bisitatzen pasatu ondoren, beste zatia, Yoldi kiroldegian pasatu zuten jokuak egiten.

 

 

 

Bazkalondoren, eguraldi txarra zegoela eta, Zubietara joan ziren. Han, ateri egin zuen eta parke eta kanpo jolasetan aritu ziren. Mundiala izan zen eguna, borobil borobila!


Hemen dituzue Real Sociedad Fundazioak eskuratu dizkigun ARGAZKIAK.

Gure ikasleak Txurdinekin