Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Hezkuntza Lege Berriaren bilera izan dugu aste honetan

2023/12/14

Asteartean Orioko Herri Ikastolan Hezkuntza Lege Berriaren bilera izan zen. Bertan berrogeita hamar bat guraso bildu ginen eta ikastolako kideei lege berriaren nondik norakoak azaldu genizkien.

Lege berriak ,orokorrean ikastoloi, eta zuzenean, Orioko Herri Ikastolari nola edo zertan eragingo dion azaltzea izan zen bileraren helburua. Hori horrela, ikastolako artezkaritza kontseiluak lege berriak aurrera pausuan ematen dituela adierazi zuen. Hala ere, Orioko Herri Ikastolak, Ikastola Elkartearekin batera, lege berri honek hutsuneak dituela azpimarratu nahi izan genuen. Egoera horren aurrean honakoa aldarrikatzen dugu:

- Euskara, euskal kultura eta euskal kurrikuluma ardatz hartzea eta behar den presentzia ematea.

- Gobernantza eredua: publiko-pribatu dikotomiarekin amaitzea.

- Euskal Herria bere osotasunean ahalbidetzeko politikak martxan jartzea.

- Segregazioaren aurkako politikak eta doakotasunerako politikak ezartzea.

Hezkuntza Lege Berriaren bilera