Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

BATERA dokumentalaren aurkezpena

2023/12/15

Juntos/ Batera dokumentala egin dute Hossain Kaanachek eta Diego Roucourrek eta lehenengo proiekzioa arraun etxen izan da ostegunean. Aurkezpenera joan dira Orioko Herri Ikastolako DBH3 eta DBH4ko ikasl

Hossain Eusko Jaurlaritzak sustatutako ADOS Batzordeko kide da. Batzordearen helburuetako bat komunitate islamikoen eta euskal gizartea osatzen duten beste errealitateen arteko elkarrekintza eta lankidetza sustatzea da. Helburu horri begira, ekimen bat jarri dute martxan, kultura- eta erlijio-tradizio askotako gazteen arteko bizikidetza lantzeko; eta, horren barruan, gazte talde askotariko batek bost eguneko bizikidetza-esperientzia bat bizi izan du aurtengo abuztuan, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaian barrena. Bost egun horietan bizi izandakoak biltzen ditu gaur aurkeztu duten dokumentalak: zer egin duten, zer balio landu dituzten, zer ondorio atera dituzten…

Hossain eta Diego bultzatzaileek Orion nahi zuten estreinatu dokumentala eta, Udalaren eta bi ikastetxeen laguntzaz antolatu dute gaurko aurkezpena. Aurkezpenean, bost eguneko bidaia horretan parte hartu zuten gazteetako batzuk ere izan dira eta modu aktiboan parte hartu dute proiekzioaren ondoko solasaldian, Hossainekin eta Diegorekin batera.

 

 

Bateraren aurkezpena