Ostiral honetan Macsonrisas prestakuntza zentroaren eskutik, heziketa digitalari buruzko ordu beteko formazio-saioa jaso dute DBH1eko ikasleek. Formazio - saio honetan sare sozialak, online jolasak eta smartphona era kontzienteagoan erabiltzen ikasi dute. Horretaz gain, sare sozialei eta teknologiari lotutako arriskuak ere jorratu dituzte: grooming-a, sextorsioa, genero indarkeria digitala, ... Izan ere, gaia gertutik ezagutzea ezinbestekoa da heziketa digital egokia eskaintzeko eta prebentzioa nola landu daitekeen jakiteko.
Macsonrisas elkarteak guraso, irakasle eta hezitzaileentzat heziketa digitalari buruzko hitzaldi eta kurtsoak eskaintzen ditu. Teknologien arloan belaunaldien arteko tartea txikitzea eta, haur eta nerabeei hezkuntza digital egokia eskaintzeko gai izatea da formazio horien helburua. Horretarako, haur eta nerabeek Interneten bizitzen duten errealitatea zein den azaltzen dute, baita heziketa digital egoki baterako irizpideak eta tresnak eman ere: guraso kontrolerako tresnak, haur eta nerabeekin hitz egiteko gaiak eta sare sozialetan ibiltzeko adin egokiari buruzko irizpideak.