Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Heziketa digitala familientzat

2023/12/22

Guraso ordezkariekin egindako bileran hainbat interesgune detektatu ziren eta horietako bat heziketa digitala izan zen. Ikastolan, familia asko zarete gai honen inguruan zuen kezka azaldu duzuenak eta behar horietatik abiatuta antolatu zen abenduaren 19an Heziketa digitalaren inguruko formazioa familientzat. Hurrengo saioa ikasturte erdialdean  izango da.

Familientzat antolatutako lehen saio honetan, hainbat gai landu ziren haur eta gazteek baliabide digitalak modu osasuntsu batean erabil ditzaten. Sare sozial desberdinek dituzten ezaugarriak, guraso kontrolak, online jolasen arriskuak edo smartphone bat noiz eskuratu izan ziren hizketagai batzuk. 

Argi geratu zen familia akordio kolektiboak beharrezkoak direla eta erabilera arautzen duten ´kontratuak´ adostea lagungarria dela erabilera osasuntsu bat egiteko. 

Honez gain, sareak dituen hainbat eta hainbat  arrisku azaldu zituen hizlariak. 

Guraso kontrolerako aplikazioen zerrenda bat proposatzeaz gain, gazte eta nerabeek erabiltzen dituzten trikimailuak ere azaldu zituen kontrol hauek sahiesteko. Dena den, familiek izan ditzakezuen zalantzak argitzeko INCIBE web orria eta 017 telefonoa aholkatu zituen.

Bertaratu ezin izan zuenarentzat, Mcsonrisasek saioa grabatu zuen eta hemen duzue ikusgai:https://www.macsonrisas.es/orio

Heziketa digitala familientzat