Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Yoga gelaratzeko ikastaroa izan du zenbait irakaslek

2024/01/15

Aste buru honetan Orioko Herri Ikastolako bost irakaslek yoga gelaratzeko ikastaroa izan dute Mahashakti yoga integralaren eskolaren eskutik. Ikastaro honetan yogaren lau oinarriak (fisikoa,arnasketa, meditazioa eta erlajazioa) lantzeaz gain, adin ezberdinetako ikasleekin yoga aplikatzeko tresna, dinamika eta baliabide ugari ezagutu eta praktikatu dituzte. Laskorain ikastola, Anoeta ikastola, Txantxiku ikastola eta Orioko Herri ikastolako irakasleak izan dira. Oriotik GPSko (Garapen Pertsonaleko Saioetako) irakasleak joan dira: Aurora Azkue, Iñigo Mujika, Aitor Dorronsoro, Nere Manterola eta GPSko arduraduna den Eli Urdangarin joan dira. 

 

Oriko Herri ikastolak eta Ikastolen Elkarteak definituta duen Pertsona Ereduaren barruan, barne sendotasuna duen pertsona dago eta hura elikatzeko tresnak bereganatzea izan du helburu ikastaro honek. Asteburu intentsoa izan bada ere, pozik etorri dira bostak ikastarotik.

Ikastaroa egin duten irakasleak