“Oriomet” proiektuari bukaera emateko, Igeldoko behatoki meteorologikoan izan dira Orioko Herri Ikastolako LH6 mailakoak. Igeldokoa Euskal Herriko zentru garrantzitsuenetakoa da eta ikasleek, proiektuan ikusitako eguraldiaren aurreikuspenak, klima aldaketak izan dituen tenperatura aldaketak, neurketak nola egiten dituzten…ikusi dute.
Ondoren, Igeldon bazkaldu eta Donostiara oinez jeitsi gara, udaberrikoa dirudien giro ederra aprobetxatuz.