Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

GOIZEKO ZAINTZA

2024/02/01

Egunsentiaren lehen argi printzekin batera irekitzen ditu ikastolak bere ateak, eta hortxe etortzen dira adin desberdinetako neska-mutilak eguna hasteko indarrez beteta.

Badakigu kontziliazioa ez dela erraza, eta horrexegatik ikastolak zaintza zerbitzua eskeintzen die goizeko 7:30ean hasita bertako familiei. Zaintzan adin desberdinetako haurrak egoten dira eta ederra da elkarren artean zeinen ondo moldatzen diren  ikustea. Zaharrenak txikienei izugarrizko goxotasuna eskeintzen diete, oinetakoak aldatzen lagunduz, beraiekin jolastuz … eta txikienak berriz, lotura afektibo handia sortzen dute beraiekin. Harreman zoragarriak sortzen dira bertan. 

Margotzen, eraikuntzekin jolasten, elkarrekin ipuinak irakurtzen gustura egoten dira bertan eta batzuetan gainera dantzako emanaldi txikiak ere egiten dizkigute bertako dantzari batzuk.

 

ORIOKO HERRI IKASTOLA ZAINTZA