Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Gurasoak gelan: erizainarekin ikasten

2024/02/01

Lehen Hezkuntzako lehenengo mailan gorputza nola zaindu behar den ikasten ari dira. Zentzumenak lantzen dihardute buru belarri eta gure gorputza zein makina bikaina den konturatu dira. Ondo funtzionatzeko ordea, edozein makina bezala, ondo zaindu behar da eta horretarako zer egin behar den ere ikasten ari dira.

 

Gaurkoan, gaiarekin lotuta, bisita berezia izan dute; gelako Ekiren ama etorri da eta LH1eko ikasle guztiak erne-erne egon dira odolari buruz kontatu dituenak entzuten. Bera erizaina da eta oso modu dibertigarrian erakutsi ditu gure barruan bueltaka dabilen odola zertaz osatuta dagoen, nondik bidaiatzen duen, zein odol mota dauden, zauriak ditugunean zer egin behar dugun eta zer ez… Ziur gaude gaur etxe askotan plaketa, globulo gorri, globulo zuri,... bezalako hitzak aipatuko dituztela. Amaieran, bere lanerako erabiltzen dituen tresnak eskutan eduki ahal izan dituzte. Baina lasai! Odola gora eta odola behera ibili diren arren, odol tantarik isuri gabe pasa dute arratsaldea.

Mila esker guztiagatik Maria! 

Plazer bat da familiak gurean izatea. Zenbat dugun elkarrengandik ikasteko…

 

Lehen Hezkuntzako lehenengo mailan gorputza nola zaindu behar den ikasten ari dira. Zentzumenak lantzen dihardute buru belarri eta gure gorputza zein makina bikaina den konturatu dira.