Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Buztinarekin komunitatea lotzen

2024/02/02

 Mantalak jantzi, maukak igo eta buztinarekin gozatzeko aukera dute gure txikiek zirkulazio autonomoan eta halaxe ibiltzen dira eskuekin buztina landuz.

Ostiralak ordea, egun bereziak izaten dira HHn. Nekane, gure ikastolako irakasle ohi, guraso ohi eta gaur egun bertako amona den artista etortzen baita buzoa jantzita, haurrekin buztinarekin gozatzera. 

Ikastolara lotzen gaituen sustraiak ez baitira inoiz eteten. Erretiroa hartu bazuen ere, inoiz ez du galdu ikastolarekiko duen lotura. Eta berak artearekiko duen jakintza eta pasioa ederki trasmititzen die txikiei. 

Eskerrik asko Nekane, gure komunitatea lotzen jarraitzeagatik.

Orioko Herri Ikastola