Orioko Herri Ikastolan baditugu etorri berriak diren altxor txiki batzu. Hauek ez dute beraien ama hizkuntza euskara izaten eta Orioko Herri Ikastolak ahalegin berezia egiten du ikasle hauek ahalik eta azkarren euskara ikas dezaten. Euskarak irekiko baitizkie Orion harreman sareak eraikitzeko aukerak. Gelan aurkitzen direnean hasieran oso gogorra egiten zaie eta ia egunero jasotzen dituzte euskara ikasteko saioak. Hortaz gain, LH3tik aurrerako ikasleek AEKren eskutik euskara errefortzuak jasotzen dituzte bi eguerditan, Gaizkaren eskutik.
Helburua etorkizuenean Orion euskaraz bizitzea da. Bidea ez da erraza izaten, ahalegin pertsonal handia egin behar izaten dute baina fruituak ematen ditu euren lanak. Poliki- poliki gelako jardunean gehiago sartzen hasten dira, ikastola bukatu ondoren gelakideekin geratu eta euskaraz jolasten, dendetan euskaraz eskatzen… aurrerapen txikiak egiten dituzte etorkizunean aurrerapen handi baten aurrean egoteko, Orion euskaraz bizitzea.