Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Mila esker denoi!

2024/02/06

Beste behin,  Orioko Herri Ikastola osatzen dugun komunitateko kideok elkartasuna erakutsi diogu Saharako herriari. Horren adierazle da Saharako errefuxatuen kanpamenduetarako bildu den elikagai kopuru handia.Gogor egin dute lan LH6ko ikasleek, lehenengo dokumentazioa sortu, gero gelaz- gela Sahara herrialdearen berri eman eta, azkenik, janari bilketaren ardura nagusia hartuz.

Orioko Herri Ikastolako pertsona ereduarekin guztiz lotuta dago ekintza hau, pertsona erabakitzaile- ekintzaileak nahi ditugu eta baita solidarioak ere. Oso pozik agertu dira LH6ko ikasleak kanpainak emandako fruituarekin eta eskerrak eman nahi dizkiote Orioko Herri Ikastolako komunitate guztiari. Eskerrik asko!

 

Janari bilketa