Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Gu sortu ginen enbor beretik, sortuko dira besteak!

2024/02/08

Mikel Laboaren abestiak dion bezala, gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak. Eta horrelaxe gertatzen da gure ikastolan ere, izan ginen, bagara eta izango gara.

Familiak dira gure ikastolaren zutabe eta oinarri, eta beraiek dira berain txikien eredu eta bidelagun nagusiak. Horrexegatik ikastolako ateak beti zabalik ditugu eta ezin gusturago hartzen ditugu etortzen diren aldiro. Familiak dira ikastolako zuhaitzaren sustraiak eta denon nahia da, beraien txikiak loratzen ikustea. Beraz, zuhaitza lorez beteta ikusteko, badakizute ikastolako ateak beti zabalik dituzuela.

Gure ikastola herritik eta herriarentzat sortua izan zen eta orain ere herria bizi bizirik mantentzea nahi du, taupadaka esnatuz geldirik daudenak.

 

Orioko Herri Ikastola