Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

ARGITXO ETXEZ ETXE

2024/02/16
Argitxo iratxoa maitatua da gure Ikastolan. Euskara zaintzeaz eta zabaltzeaz  arduratzen da eta bere kriseiluko sua piztuta mantentzeko, atxikimendutik lanean aritzen gara txikien kontzientzian eragiteko asmoz.

Pausu bat gehiago eman nahi dugu ordea, Argitxo familietara gerturatu nahi dugu, gure ikastolako familia guztien etxeko sukalderaino sartuz, modu honetara familietan ere eraginez. 

 

Horretarako, Argitxoren poltsak prestatu ditugu, ikasleek txandaka-txandaka euren etxera eramango dituztenak. 

HH3koek Argitxoren panpina eta Argitxoren ipuina eramango dute etxekoekin irakur dezaten.

HH4koek Argitxo panpina eta familian jolasteko mahai jolas bat eramango dute etxekoekin euskaraz jolasteko tarte bat hartzeko aitzakiarekin.

HH5ekoek berriz, Argitxo panpina eta album bat eramango dute. Album hau argazkiz osatzea da asmoa, Argitxo beraiekin mendian, parkean, otorduetan, lotan… ageri den argazkiekin.

 

Has dadila beraz Argitxoren bidaia berria eta bizi ditzala gure familien abentura guztiak eta jaso dezala hauen maitasuna!

Orioko Herri Ikastola