Emakume zientzialarien nazioarteko eguna ospatzeko, Kimika fakultatetik, Lh6-ko ikasleei zuzendutako ekimen bat helarazi zitzaigun eta boluntarioki parte hartzeko deia egin zitzaien gure ikasleei. Euskal emakume zientzialariei elkarrizketa bat egin eta bideo bat sortzea zen lehiaketaren helburua, zientzian emakumeak izan duten garrantzia azpimarratzeko eta bokazioa sustatzeko. Gauzak horrela, Orioko Herri Ikastolatik hiru talde aurkeztu ziren, herriko zientzialari diren Ana Viso, Arantza Muriana eta Iliana Quiñonesi elkarrizketa dotore batzuk sortuz.
Ostiralean, hilak 16, ostiralean, Gipuzkoako Kanpusean izan zuten sarituen ekitaldia eta han izan ziren gure ikasleak, partehartzaile guztien lanak ikusi eta gozatuz.
Zorionak parte hartzaile guztiei eta gora gure etorkizuneko emakume zientzialariak!