Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Non gogoa han txangoa: LH1ekoak Eureka Zientzia Museoan

2024/02/20

Egun zoragarria pasa dute gaur LH1eko ikasle eta irakasleek. Gelan lantzen ari diren gaiarekin lotuta “Nire gorputza nirea da” Eureka Zientzia Museora joan dira.

Goizean lehendabizi irakasleekin bertako areto desberdinak miatu dituzte eta gustora aritu dira beheko solairuak eskaintzen dituen ekintza desberdinez gozatzen. Hamaiketakorako tartea hartu dute ondoren, eta bide batez gelakide duten Rayyanen urtebetetzea ospatu dute abestuz eta bizkotxo goxoa janez. Indarrak hartuta bi taldetan banatu dira tailer desberdinak egiteko. Bata giza gorputzarekin lotutakoa izan da eta bestean berriz lego piezekin ibilgailu bat martxan jartzea lortu dute (batzuek). Ez dira batere lan errazak izan baina,asko saiatu dira, horretan ez dago zalantzarik. Tailerren ondoren kanpora atera dira, eguzkia lagun,  bapo bazkaldu, pixka bat jolastu eta museoko goiko solairua ikustera sartu dira berriz. Beraien abileziak frogan jarri dituzte bertan zeuden tresnetan jolastuaz eta azkenerako utzi dute benetako giza gorputzak barrutik nolakoak diren ikusteko prestatuta dagoen gela.  

Eguna motz geratu zaie eta hurrengo irteera noiz egingo ote duten galdezka egin dute itzulerako bidaia. Ikusiko da nora eramango dituen hurrengo proiektuak!

 

Non gogoa han txangoa: LH1ekoak Eureka Zientzia Museoan