Orioko Herri Ikastolako ikasleek emakumezko kirolari olinpikoen biografiak idatzi eta Txikipedian argitaratuko dituzte.
Ikastolen Elkarteak bere alea jarri nahi du euskarak eremu digitalean presentzia irabazteko. Hori dela eta, Ikastolen Elkarteak eta Euskal Wikilarien Elkarteak Txikipedia ekimena garatu dute. Ekimen honen bitartez, euskara sarean indartzeaz gain, ikasleek hainbat kopetentzia eta balore ere garatzen dituzte: euskarazko idatzizko konpetentzia, konpetentzia digitala eta, emakume eta gizonen arteko parekidetasuna, besteak beste.
Formakuntza Ikastolen Elkarteko Igor Elortzaren eskutik jaso dute eta saio horretan, taldeka Interneten bilaketak eginez gai hauek landu dituzte:
- Euskal Herriko egoera soziolinguistikoaren zenbait zertzelada.
- Wikipedia eta Txikipedia zer diren eta bertan artikuluak zenbat hizkuntzatan dauden.
- Sarean orokorrean eta Txikipegian zehazki, euskararen presentzia aregotzearen garrantzia eta eragile aktibo bilakatzea.
- Gizon eta emakumeen presentziaren aurrean, sarean oro har eta Txikipedian zehazki dagoen arrakalaz sentsibilizatzea eta arazoa konpontzeko parte hartze aktiboa izatea.
- Gure hizkuntza minorizatuak sarean duen egoeraz kontzientzia hartzea.
Saioa amaitzeko, Igor Elortzak talde bakoitzari emakumezko kirolari jakin baten biografia idazteko enkargua utzi die!