Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Familiak gelan: LH1en erizaina gelan ll

2024/02/22

Gure LH1eko ikasleak gaurko bisitaren ondoren, bihotzaren funtzionamenduan eta odolak egiten duen ibilbidean ia-ia adituak bilakatu direla esan genezake!

 

Arratsaldean Aryaren amona etorri zaie gelara. Bera erizaina da eta hematologian egiten du lan. Gaiari buruz hainbeste dakiela aprobetxatuz, gelara etortzeko gonbidapena egin zioten eta hark baietz esan zien. Urduri xamar etorri dela esan dien arren,  azalpen ederrak eman dizkie eta berak egindako galderak oso ondo erantzun dituzte ikasleek, gai honetan asko ikasten ari direla argi erakutsiz. Azalpen horiek errazago ulertu dituzte  etxekoen laguntzarekin egindako bihotz eta gorputzen irudiekin. Hauek, odolak bihotzean eta gorputz guztian zehar egiten duen ibilbidea azaltzeko erabili ditu. Xiringa eta tubotxoekin egindako mekanismoak manipulatzen ibili dira eta estetoskopioarekin ere bihotz taupadak entzuten ere jardun dira. 

Miren, mila esker gugana etortzeagatik! Plazer bat izan da! 

Ikastolaren taupadak zuek ere bazaretelako!

 

Gure LH1eko ikasleak gaurko bisitaren ondoren, bihotzaren funtzionamenduan eta odolak egiten duen ibilbidean ia-ia adituak bilakatu direla esan genezake!