Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Non gogoa han txangoa: LH2ko ikasleak Euskadiko Orkestrarekin

2024/02/26

 

Gaur, otsailak 26 astelehena,  Kursaal aretoan izan dira Orioko ikastolako LH2 mailako ikasle eta irakasleak, Euskadiko orkestrak eskaintzen duen Musika Gelan proiektuaren barruan Polikinela emanaldian parte hartzen.

 

 

 

Azken asteak prestaketa lanak egiten ibili dira emanaldian gogoz parte hartzeko, izan ere hauen lana ez da Euskadiko orkestraz gozatzea bakarrik izan; Dantzaz taldeak prestaturiko koreografiak ondo ikasita eraman dituzte eta maskara dotore bana ere osatu dute dena bikain atera zedin.

Egitarauan Haendelen eta Stravinskyren lanak entzun  dituzte. Azken honen Pulcinella lanerako egin behar izan dituzte maskarak, lan hau Commedia dell’arte lanean oinarrituta zegoelako. 

Honekin, gure lurraldeak eskaintzen dizkigun kultur baliabideetaz ohartzea izan dute helburu, bai orkestra bera eta baita Kursaal aretoa ere. Hauetaz gozatzea nahi badugu, zaintzea eta errespetatzeaz gain, emanaldietara joan aurretik bertan entzungo ditugunak lantzea komeni zaigula ikasi dute. Zuzenean eragiten dugu honekin Pertsona ereduaren Euskalduna adierazlean. Ezaugarrien artean berriz, Euskal identitatea eta kultura bizi dituenari eragiten dio biziki. Ez bakarrik kultura era kontenplatiboan konsumitzera bideratu nahi ditugulako; kultur eragile biziak garatzen lagundu nahi dugulako ikastolan, Orion gure kulturaren bultzatzaile eta erreferente berriak etor daitezen.

Emanaldiaren ondoren Usurbilgo frontoian geratu dira bazkaltzeko eta eguna borobiltzeko asmotan, baina eguraldia ez dute aldeko izan, beraz gehiegi hoztu aurretik ikastolara itzuli dira. 

Eguna bikaina izan dutenik  ezin dugu esan, baina bai beraiek jarritako gogoa eta haien artean sortutako giroa.