Ebaluazio-hezigarrian-formakuntza
Ikasketa prozesuan ikasleari lagunduko dion ebaluazioari buruz sakondu nahian, DBH eta LHko irakasle talde batek formakuntza jaso du Arizmendi Ikastolan. Martxan dugun eraldaketa pegagogikoak eskatzen digun begirada aldaketa eta ebaluazioaren ikuspegia eraldatzea izan dute helburu.
Ikastaroak aste bete iraun du eta han partekatu ahal izan dituzte ebaluazioaren inguruko praktikak eta kezkak 7 KP ikastoletako beste 30 irakaslerekin. Formakuntza honetan, ebaluazio hezigarriaren helburuari, tresna eta estrategia garrantzitsuenei eta etorkizuneko erronkei buruz gogoeta egin ahal izan dute.
Lupe, gure DBH-ko irakaslea, 7KP ikastoleko beste zenbait kideekin, ebaluazio lan-taldean dabil lanean azken urte hauetan eta bera izan da ikastaro honetako hizlarietako bat.
Ebaluazio ikaskuntza prozesuaren motorra da eta honek hezigarria izan behar du ikasleak aurrera egin dezan. Ikasleak izan behar du bere ikasketa prozesuaren jabe eta horretan, ebaluazioak du giltza. Horregatik norberak egiten duen autoebaluazioa beharrezkoa da. Dena den, taldekideengandik zein irakasleengandik jasotako ebaluazioak eta feedbackak ere eragin handia du ikaste prozesuan. Herramienta guzti hauen bidez, ikasleak autoerregulatzeko gaitasuna izan dezan lortu nahi dugu eta horrela, pertsona ereduan jasota daukagun autoeratua ezaugarria garatzeko beharrezkoa.
Estrategia eta tresnaz beterik ekarri dute motxila bueltan gure irakasleek. Ikasitakoa partekatu eta gelaratzeko ordua da!