Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Guraso ordezkarien bilera

2024/03/01

Guraso ordezkarien bilera egin genuen atzo zuzendaritza eta artezkaritzako kideekin.
Bilera emankorra izan zen eta, bertaratu ginenon artean giro atsegina eta gertukoa sortu zen.ย 


Besteak beste, honako gaiak izan ziren hizpide, guraso ordezkariek familien bidez jasotakoak:
๐Ÿ”Ž Alexiari erabilera handiagoa ematea
๐Ÿ”Ž Telegram taldeen balorazioa: zailtasunak, onurak, hobetzekoak... Helburua litzateke ikastolako komunikaziorako ez ezik sozializaziorako kanal gisa ere erabiltzea
๐Ÿ”Ž Datuen Babesa eta irudien erabileraren inguruko hausnarketa
๐Ÿ”Ž Teknologia, chromebookak: erabilerak eta kudeaketak } hezkuntza lantaldean landuko da teknologiaren gaia. Teknologia plana ikastolako webgunean zintzilikatuta dago. Hezkuntza eta teknologiaren arteko hausnarketa prozesu baten beharra ere aipatu zen
๐Ÿ”Ž Google galdetegiak eta iritzia jasotzeko modu desberdinak
๐Ÿ”Ž Jangela: kantitatea / kalitatea, gelatik jangelara bitarteko zaintza
๐Ÿ”Ž Ikastolako ikasleen emaitzak: DBHn eta batxilergoan (Oteitzan)
๐Ÿ”Ž Komunikazio aktiboa izatea

Denon artean Ikastola hobetzen joateko guraso-irakasle arteko komunikazioa hobetu nahiko genuke. Eta, beraz, buruan dituzuen ideia eta ekarpenak ongi etorriak izango dira hurrengo bilerarako. Guraso ordezkarien bidez, zuzendaritza nahiz artezkaritzako kideen bidez edo ikastolatik bidalitako galdetegia beteta egin dezakezue.

Guraso ordezkarien bilera