Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Non gogoa han txangoa: DBH1 eta DBH4koen irteera

2024/03/01

NiZu programarekin Gureakera bisita egin dute DBH 1eko ikasleek eta DBH4ko ikasleak Tabakaleran izan den Gela Azokara joan dira.

Alde batetik, DBH 1eko ikasleek NiZu programan parte hartzen dute urtero-urtero. Urtarrilean, gure ikasleek, Atzegi elkarteko kideekin desgaitasunari buruz gehiago ikasi eta gaur egungo gizartean daukagun aniztasun egoeraz jabetzeko aukera izan zuten, ikastolan bertan.

Gaur berriz, GUREAK langunea ezagutzeko aukera izan dute. Bertan, desgaitasunak dituzten pertsonekiko begirada zabaltzeko aukera ezinhobea izan dute. Gureak enpresa-taldearen sorrera, helburuak eta bertako langileekin produkzio kate ezberdinak ezagutzeko aukera izan dute.

Bestetik, DBH4ko ikasleak Tabakaleran izan den Gela Azokan izan dira. Hezkuntzari buruzko bilgunea da Gela Azoka eta honen helburua da ibilbide profesionalari buruzko erabakiak hartu behar dituzten ikasleen zalantzak argitzea. 

DBH4ko ikasleak bere Ikastolako ibilbidearen amaieran daude eta ikasle bakoitzari bide berri bat aukeratzeko garaia iritsi zaio. Momentu honetan milaka galdera izaten dituzte buruan. Galdera horiei erantzuna bilatzeko, ikasturte guztian zehar, tutoreek eta orientatzaileak bakarkako bideratzeak egiten dizkiete eta gaur erabaki horiek hartzen laguntzeko, Tabakaleran izan dira.

DBH1 eta DBH4koen irteera