Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Tanta boletoak

2024/03/01

Kilometroak jaiak, Ikastola eredua ezagutaratzeko, euskal kulturan eragiteko eta  euskaratik eta euskaraz bizitzeko helburuak izaten ditu, ikastola antolatzailearentzat diru iturri garrantzitsua izaten dela ahaztu gabe.

Elkartasuna tantaz tanta osatzen da, ikastola bakoitzak bere alea jarriz. ORIOKO HERRI IKASTOLAN ere, gure elkartasuna erakutsiz eta iaz egin genuen modu berean, tanta boletoak saltzeko konpromisoa hartu dugu eta familia bakoitzari 5 txartel saltzeko laguntza eskatzen zaigu. Txartel bakoitzak 5 euroko balioa du eta zozketa ekainaren 21ean izango da, notario aurrean. 

Familia bakoitzak saldu beharreko txartelak zuen seme-alaben bitartez helaraziko zaizkizue. Familiako anai-arreba gazteenari banatuko dizkiogu aipatutako 5 tanta txartelak. Aurreko ikasturtean egin genuen moduran, gehiago saltzeko prest dagoenak ere izango du txartel gehiago eskuratzeko aukera eta aldiz, norbaitek ekimen honetan parte hartzeari uko egin nahiko balio, idazkaritzan itzuli ditzake txartelak. 5 tanta txartel hauen diru- kopurua helbideratutako kontuan kobratuko zaizue.

Mila esker zuen elkartasun eta borondateagatik,

Tanta boletoak