Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Erasmus+ Irakasleak Sizilian

2024/03/06

Pasa den astean gure ikastolako hiru irakasle Sizilian izan ziren Erasmus+ proiektuaren baitan bertako ikastetxe batzuk bixitatzen.  Astebeteko egonaldia egin zuten Siziliako Trapani probintzian dagoen Mazara del Vallo hirian. 50.000 biztaletik gora dituen kostako hiria da eta irlaren hego mendebaldean kokatuta dago. 

Ikastetxeak hiru zentro ditu eta hiruretan lana nola egiten zuten ikusteko parada izan zuten. Bidaia honen helburuetako bat,  ikastetxean dauden ikasle etorkinekin (tunisiarrak gehienak) nolako lana egiten duten ikustea eta bertatik bertara hori bizitzea  izan da. Bestalde, behar berezidun ikasle ugari dituzte geletan eta horiei ere erantzun egoki bat emateko, dituzten baliabide pertsonalak nola antolatzen dituzten ikusi ahal izan zuten. Horrela, bidaiaren bigarren helburua gauzatu zuten. 

Ez ziren ordea ikusle paperean bakarrik egon. Musikako eta soinketako saioak eskaini zituzten LHko 3.mailan. Aurretik Orio non dagoen, zein hizkuntzatan hitz egiten dugun gure ikastolan, euskara zein altxor garrantzitsua den guretzat, Argitxo nor den… azaldu zieten. Argitxoren abestia abestu zuten guztien artean eta gero, soinketako saiora joan aurretik euskaraz 1-10 bitarteko zenbakiak ikasi zituzten. Soinketara joan zirenean Zazpi Jauziak dantzatzen ikasi zuten eta, aurretik gelan ikasitako zenbakiak ozen ozen esan zituzten dantzatzen zuten bitartean. 

Esperientzia zoragarria izan da. Ikastetxean egindako harrera ezinhobea izan zen eta esker hitzak besterik ezin zaizkie eskaini gure irakasle taldea hain goxo hartu zuten ikasle, irakasle, hezitzaile eta familiei. 

Grazie mille! 

Erasmus+ Irakasleak Sizilian