Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Non gogoa, han txangoa: LH3koak Barandiaran museoan

2024/03/06

Orioko Herri Ikastolako LH3. mailakoak Ataunen izan ziren asteartean, martxoaren 5ean. Han Barandiaran museoa bisitatu eta Tarto eta Martin Txiki izan zituzten bisitan.

Errota martxan ikusi eta “Altxorraren bila” pista jolasa ere egin zuten, pertsonaia mitologikoak topatu nahian. Eguraldia ere, hainbeste euriren ostean, ateri izan zuten eta primeran pasa zuten ikasle zein irakasleek.

Barandiaran museoan