DBH 4ko ikasleak, orientazioaren barruan, Larraioz, Industrian atomatizatzeko robotak sortzen dituzten enpresan izan ziren Zarautzen eta ondoren, Urola Kostako Lanbide Heziketara bideratutako ikastetxeen karpan izan ziren.
DBH 4ko ikasleak, orientazioaren barruan, Larraioz, Industrian automatizatzeko robotak sortzen dituzten enpresan izan ziren Zarautzen. Lau taldetan banatu zituzten ikasleak eta robot ezberdinen inguruko azalpenak entzun zituzten. Ondoren, ikerketa modulutan bisita egiteko aukera izan zuten. Euskal Herrian industriak duen garrantzia azpimarratu eta sektore honek Euskal herrian duen oparotasuna azpimarratu zieten ikasleei.
Ondoren, Munoara jaitsi ziren eta bertan Urola Kostako Lanbide Heziketara bideratutako ikastetxeen karpan izan ziren. Mahai ezberdinak bisitatu zituzten eta Lanbide Heziketa eskaintzak ikusteko aukera izan zuten.
Atzo arratsaldean, berriz, Oteiza Lizeo Politeknikoko zuzendaritza eta Orioko Herri Ikastolako ikasle ohiak etorri ziren Ikastolara Lanbide Heziketa eta Batxilergoa aurkeztera ikasle eta gurasoei. Ikasleak bete-betean daude aukeraketa prozesuan eta beraien ibilbidean aukera eta bide guztiak aurkeztea beharrezkoa iruditzen zaigu.