Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

WHAT A GREAT SHOW!

2024/03/14

Hainbeste prestaketa eta  entseguren ondoren, asteazkenean izan zen egun handia. Arratsaldean LH4ko hiru gelek familientzat irekia zen emanaldian, beraien lana erakutsi ahal izan zuten.

Urduri zeuden  LH4ko ikasleak, eta nor ez hainbeste ikusleren aurrean. Urduritasunak baina, espektakulua hastearekin batera uxatu ziren. Azkenaldian egindako lanak bere fruituak eman zituen eta dotore atera zen show-a. Musikariak, dantzariak, magoak eta pailazoak izan ziren protagonista. Bezperan, LH1, LH2 eta LH3koei egin zizkieten showak eta asteazken arratsaldean familiei aurkeztu zizkieten emanaldiak. Gustura nabari ziren ikasleak familien aurrean, baina baita  etxekoak beraien txikiei begira ere! Zeinen polita izaten den familiak ikastolan ikustea!

Ingelesa lantzeko proiektu ederra izan dela adierazi dute aurten ere ingeleseko irakasleek.