Orioko Herri Ikastola Erasmus+ programan sartu zen aurreko ikasturtean eta honi jarraipena emanez, DBH3ko ikasleek samiekin proiektu bat landuko dute aurten ere.
Aurreko urteko esperientzia aberasgarria erreferentzi izanik, aurten ere DBH3ko ikasleak, kultura zientifikoa ikasgaiaren baitan, Laponiako sami ikasleekin batera ari dira proiektu batetan lanean, aldizkari zientifikoak idazten. Hori horrela, aste honetan 6 ikaslek Laponiara bidaiatu dute bertako ikasleekin elkartu eta proiektua amaitzeko. Proiektuaren helburua aldizkariak sortzea da baina modu berean, kultura eta bizimodu ezberdinak ezagutzen dituzte. Horretarako, ikasleek aldizkariak amaitu bitartean bi herrialdeetako kulturaren egoeraren berri emango diote elkarri.