Gaur ere beste bixita bat izan dute LH1eko ikasleek. Nerea Arriola erizaina da, eta Nire gorputza nirea da proiektua lantzen ari zirenez, ikastolara etortzeko gonbidapena luzatu zioten. Gonbidapena onartu eta gaur etorri zaie bixitan! (ikasleek ez zekiten ezer, sorpresa galanta izan da)
Hasiera batean, ikasleek gaian zehar ikasi dutena azaldu diete; 5 zentzumenak, zirkulazio, liseri eta iraitz aparatua... eta baita odolaren osagai eta odol motak ere! Ondoren Nereak hitza hartu eta osasuntsu hazteko garrantzitsuak diren klabe batzuk eman dizkie; ura edan behar dela, fruta eta barazkiak jatearen garrantzia azaldu die eta zauri bat nola sendatu behar den bergogorazi. Gelan gaiarekin lotutako zein ipuin landu zuten esan diotenean, gorputzeko atalak nola zaindu ere azaldu die.
Egia esan, gure ikasleek ezagutzen zuten lehendik ere Nerea. Beno, Nerea edo Maitane, Goazen telesaileko aktorea baita. 40 minutuz gorputzari eta erizaintzari buruz hizketan egon eta gero, ikasleen galderen txanda iritsi da. LH2 eta LH3ko ikasleak batu zaizkie galdera erronda hasi denerako. Ea zergatik den Goazeneko kide, ea gustatzen zaion aktore izatea, ea datorren ikasturtean ere egongo ote den telesailean... Galdera hauetako batzuk erantzun ditu baina beste batzuk airean utzi ditu. Erizain lanagatik ere galdetu diote; erizain izatea aukeratu zuen, ia zer gustatzen zaion gehien erizain izatetik, eta beste hainbat galdera egin ondoren, telebistaren sekretutxoei buruz aritu zaie hizketan. Baina sekretu horiek ikastola barruan geratuko dira.
Mila esker Nerea, asko gozatu dugu zure bixitarekin!