Ebaluazioa bukatu ostean denok hartu behar dugu arnasa. Elkarrekin denbora pasa eta harremanak indartzeko momentu paregabea da. Eta horixe bera egin dute aste honetan 4.mailakoek.
Astelehenaz geroztik ikasbidaian dira. Goizean goiz Oriotik atera eta Llavorsin izan zuten lehen geldialdia. Autobusetik jaitsi eta rafting-a, bidaia hasteko modu ezin hobea! Asteartean eta asteazkeanean eguraldi bikaina aprobetxatuz eskiatzeko aukera izan zuten Tavascango estazioan. KORRIKA ere antolatu zuten Tavascanen, ehundaka kilometrotatik beraien basesa eta aldarria helaraziz. Ekintza ezberdinak egin ostean, azken bi egunak (osteguna eta ostirala) turismo piska bat egiteko ere aprobetxatu dute Bartzelonan.
Ikasle zein irakasleek asko gozatu dute bidaia, aste mundiala igaro dute elkarrekin!