Orioko Herri Ikastola anitza da eta kultura askoz inguratua dago gainera. Ikastolaren helburua, Euskal Herrira etortzen direnen jatorrizko izaera errespetatuta, euskal herritar izateko baliabideak eskaintzea eta, aldi berean euren ekarpenak aberastasun gisa ulertzea da. Horretarako sortu genuen kulturaniztasun taldea, eta tarteka biltzen gara arlo honen inguruan ekarpenak egin eta elkar aberastu eta ikuspegi hau komunitatera zabaltzeko.
Kulturaniztasun taldean, besteak beste integrazioan eta inklusioan hobekuntzak egiteko proposamenak egiten dira. Horretarako, Euskal Herritik kanpo etorritako familia berrien harrera egiteko “Ikastola lagunak” izendatu ditu Marynna Melynchenko, Ileana Quiñones eta Veronica Grefa. Ikastolara iritsi berritan diren familientzat, erreferentziazko pertsona bat izan eta laguntza eskainiko dion lagun eta erreferente bat izatea da helburua. Hirurak bizipen hau izandakoak direnez badakite zer den behar izaten dena hasierako momentu horietan.
Kultur ondare berezirik bada, hori hizkuntza da. Euskara da. Orioko Herri Ikastolan euskara maite dugu 365 egunetan eta hori erdigunean jarrita, euskara ama hizkuntza ez duten familiei, euskararen lekukoa eskuz esku pasa genien korrika txikiaren ekitaldian gurekin bat egin zuten hainbat familiei. Ama hizkuntzen inguruko aldarria egin zen bertan eta ondoren Kirmen Uribek idatzitako ama hizkuntzen inguruko testua irakurri zuten ikasleek. QR KODEA(testua hainbat hizkuntzatan irakurri ahal izango duzue)
https://labur.eus/oriokoikastolaamahizkuntzak
Horretaz gain, apirilean aste kulturala izango da, eta nola ez komunitatean ditugun kultura guztiei leku egin asmoz, kulturaniztasun taldea, kultura lan taldearekin batera jai bat antolatzen ari da apirilaren 27rako. Bertan besteak beste, herrialde ezberdinetako janak probatzeko moduan izango gara.
Segi dezagun elkarrekin Ikastola aberasten .