Aste honetan LH4ko ikasleak Ubegun industrigunean kokatuta dagoen Garbigunera joan dira.
Ikastolan askotan landu izan dugu materialaren arabera edukiontzi desberdinetan sailkatu behar direla behar ez ditugun objetuak. Bota aurretik posible bada behintzat, lehendabizi berrerabili egin behar direla eta behin dagokion edukiontzira botatzen ditugunean, birziklatzeko prozesua hasten dela. Hori guztia gertutik ikusi ahal izan dute egunotan LH4ko haurrek. Bertatik bertara ikusi dute non pilatzen diren material desberdinak eta ariketa praktiko bat ere egin beharra izan dute. Ez al duzue inoiz zalantzarik izan materialen bat zein edukiontzitara bota behar den? Bada, gure ikasle hauei ez zaie horrelakorik gertatuko hemendik aurrera. Beraz, zalantzarik baldin baduzue, badakizue nori galdetu!