Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Ikastolen Elkarteko VII. Batzarra

2024/04/17

Ikastolen Elkarteko VII.Batzarra ospatuko dugu aurten Iruñean ekainaren 22an eta Orioko Herri Ikastola bertan izango da Ikastolen etorkizunaren inguruko mugarri izango den data garrantzitsu honetan.

Ikastolok dugu Ikastolon etorkizuna erabakitzeko giltza; nondik gatozen ikasi, non gauden hausnartu eta nora joan nahi dugun erabaki. Horregatik, Ikastolen Elkarteak plazaratu dituen txostenen inguruko ekarpenak egiteko, astelehenean bildu ginen,irakasle zein guraso, bilera arrakastatsu batean. 

Bertan, publikotasun eredu berriaren definizioaren inguruan hausnartu genuen eta Ikastola eredua gaurkotzeko premiaz hitz egin. Bestalde, Ikastolen Elkartearen egitekoak aipatu ziren, Euskal Herriko ikastola guztiontzat erreferentzia eta aterpe izan dadin. 

Orioko Herri Ikastolak azken urteetan eraldaketa pedagogikoan jarri dituen indarrak pertsona ereduaren garapena begirakoak izan dira eta Ikastolen elkarteak ere etorkizunean, Hezkuntza Marko Orokorraren inplementazioa eta bere baitan, pertsona ereduaren garapenean laguntzeko bideak jorratu behar dituela azpimarratu zen, guztiona baita hezkuntza eraldatzeko ardura. 

Astelehenean bilerara hurbildutako guztioi eskertza luzatu nahiko genieke. Jarrai dezagun elkarrekin denona den Ikastola egiten!

 

Ikastolen Elkarteko VII.Batzarra ospatuko dugu aurten Iruñean ekainaren 22an eta Orioko Herri Ikastola bertan izango da Ikastolen etorkizunaren inguruko mugarri izango den data garrantzitsu honetan.