Asteartean abiatu zen Altxa Burua Orioko herriko gurasoentzat antolatutako formakuntza saioak, sakelako, sare sozial eta nerabe eta osasun mentalaren inguruan izango direnak.
Datorren astetik aurrera izango da Orioko Herri Ikastolaren txanda. Ikastolak, Zeos programan parte hartuko du, profesionalak eta ikasleak inplikatuz.
Hasteko, gurasoak bezala, Ikastolako profesionalei zuzendatuko 4 saio izango dituzte Telmo Lazkano eta Maitane Ormazabal adituen eskutik. Ondoren izango da ikasleen txanda.
Zeos programaren inguruan jakintza gehiago nahi duenarentzat edo interesa piztu dion edonorentzat, jarraian duzuen loturara sartzeko aukera duzue: Zeos programa Bertan deskargatu dezakezue programa osoa. Ideia hauek biltzen dira besteak beste programan:
“Mugikorraren auziari behin betiko erantzuna emateko ezagutza, bide, irtenbide eta tresna erabilgarriez Hezkuntza Komunitateak (familiak, eskolak eta ikasleak) doitzeaz gain, nerabeek bizi dituzten gaixotasun psikoemozional eta egoera desatsegin ohikoenen ezagutza eta helduleku praktikoez hornitu nahi ditu, guztion artean dugun egoerari buelta eman ahal izateko. Xedea, arlo hauetan konpenteak diren Hezkuntza Komunitatez gure lurraldea saretzea da, helburu bakar batekin: Gure nerabeen ongizatea hobetzea. Etorkizun osasuntsuago bat eraikitzea”
“Guztiok elkarrekin, hezkuntza komunitate moduan ekiteko bidea jorratu, eta etorkizun osasuntsuago bat izateko hautua errotzea izango luke helburu. Beste herrietako eragileekin kontaktuan jarri eta taldearen indarraren laguntzaz, Gipuzkoa saretzen joan etorkizun hobeago baterantz zubiak eraikitzeko.”