Apirilaren 23a Liburuaren Nazioarteko Eguna da eta merezi bezala ospatu dugu gaur Ikastolan.
DBH1eko zein LH3.zikloko ikasleak ipuinak kontatzera joan dira txikiengana.
Urte guztian zehar irakurzaletasuna sustatzen saiatzen gara, liburuek sortzen duten mundu magikoa haurren aurpegietan ikustea ederra baita.
HHkoak egunero izaten dute ipuinen munduan sartu eta gozatzeko aukera. Ipuina hasteko errituala egin ondoren hantxe egoten dira begiak zabalik eta belarriak erne dituztela adi-adi fantasian murgildurik. Beraiek ere irakurtzen dituzte ipuintxoak eta elkarri kontatu ere bai, horretarako prestatuta dagoen ipuin txokoan lasai-lasai.
LHko lehen zikloan, Ipuinaren ordua izenez ezagutzen den momentua ordutegian finkatuta dute. Astero hainbat ipuin izaten dituzte erakusgai eta ikasle bakoitzak gustuko duen ipuin hori kontatuko den txokora joateko aukera izaten du. Horrela, beste gelako zein mailakoekin nahastuaz.
Giro goxoa sortzen da ikasle zein irakasleentzat, elkarrekin lasai egoteko aukera paregabea baita Ipuinaren ordua.
Aurrerantzean ere horrela jarraituko dugu, mundu magikoan murgilduz irakurzaletasunaz gozatzen!