Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Elkarrengandik ikasten

2024/04/30

Gure ikastolara etortzen diren etorkinek ere, beraien inguruan euskaraz aritzeko erraztasunak izan ditzaten, hizkuntza errefortzuak jasotzen dituzte. 
Edozein aitzakia denez ona  euskaraz aritzeko, azken asteetan proiektu eder bat prestatzen jardun dira.

Usoa irakaslea gidari dutela, esperimento batzuk egin dituzte. Egia esan, euskaraz mintzatzen hasteko metodo aproposa dela frogatu dute, motibazioa garrantzitsua baita ikasteko orduan. 

3. mailakoengana hurbildu dira Manahil, Malick, Johan eta Eli. Errefrakzioa, argiaren abiadura, tentsioa, erreakzio kimikoa eta pisuaren inguruan aritu dira azalpenak ematen, eta dena EUSKARAZ! 

BEJONDEIELA!

 

Gure ikastolara etortzen diren etorkinek ere, beraien inguruan euskaraz aritzeko erraztasunak izan ditzaten, hizkuntza errefortzuak jasotzen dituzte.