Elkartasun adierazpen batean ikastolako langileek Palestin
DBHn, lan-uzteaz gain, gaiari buruzko talde-lana egin da ikasleekin, denon artean elkarrizketa eta hausnarketa sustatuz. Ariketa honek, babesa erakusteaz gain, palestinarren eta israeldarren arteko gatazkaren ulermenean sakontzeko ere balio izan du.
Memoria historikoa ulertzearen garrantzia azpimarratzen dugu, egungo egoera interpretatu eta iritzi kritikoa osatu ahal izateko. Ekintza horren bidez, langileek, elkartasuna erakusteaz gain, Palestinaren errealitate konplexuari buruzko kontzientzia eta ulermen handiagoa sustatu nahi izan dute.