Hiru egun zoragarri pasa eta gero bueltatuko gara etxera Arotz Eneatik. LH amaitzen ari garen honetan, primerako oroitzapenekin goaz autobusean.
Zenbat barre algara, dantzaldi, mendi buelta eta bestelako utzi ditugun Etxarri aldean. Iltzatu zaizkigu gure memorian argazki ederrak! Talde giro jatorrean jardun gara eta bertakoekin errespetuz. Harro gatoz, pasa ditugun egun hauek ikusita, urte hauetan zehar talde bezala egindako ibilbide eder honekin.
Jarrai dezala gure laguntasun honek, datozen urteetan ere!