Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Arrantzaleak gelan LH1

2024/05/20

Itsasoko proiektua asko ari zaie ematen eta oraingoan Asier Solaberrieta eta Eneko Peiro etorri zaizkie bixitan. Asier, gelako Noaren aita da eta Eneko tripulazioko kide bezela laguntzera etorri zaio. 

Gaztetatik hasi zirela arrantzan kontatu diete, Asierrek 11 urte zituenean eta Enekok 14;  oporretara joan beharrean arrantzara joan omen ziren! Geroztik hori dute lanbide. 

Arrantzateko modu desberdinak zeintzuk diren kontatu diete; sareak erabiltzen dituztela arrai txikiagoenentzat, kainaberak hegaluze eta zimarroientzat… Hori bakarrik nahikao ez eta arrantzatzen dituzten arrainak lonjara iritsi arte nola kontserbatzen diren ere azaldu diete. 

Behin arrantzari buruzko galderak asetuta, ikasleek beraien bizimoduari buruz jakin nahi izan dute; nola lo egiten duten, ea ordutegirik duten, nor aritzen den sukaldean, ea zer jaten duten, eta bitxikeriak kontatzeko eskatu diete, baina hori LH1eko ikasleek beraientzat gordeko dute. 

Mila esker Asier eta Eneko bixitagatik, hurrengora arte!