Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Txikichef LH3an

2024/05/20

LH3ko ikasleek PROIaren hasieran bost zentzumenak landu dituzte. Hauek gure eguneroko bizitzan duten garrantziaz jabetu dira eta bestalde, norbere buruaren zaintzarako jarraitu beharreko ohitura osasuntsuak landu dituzte.

Guzti horren ondoren, sukaldean sartu dira.  Beraiek sortutako plateraren errezeta idatzi eta sukaldari bikainetan bihurtuz, edozein telebistako sukalde programen pareko platerak prestatu dituzte. Galdetu bestela LH3koen lanak ikusi eta dastatzera hurbildu ziren familiei! Badakizue hemendik aurrera nork prestatuko duen zuen etxeetan afaria!

Eskerrik asko etorri zineten guztioi eta zorionak LH3ko ikasleei egindako lanagatik.


 

txikichef